Athleticek 90 minututan eta 35 urte beranduago, Europako final batera iristeko aukera izango du gaur. Sportingek zaleen presioa gainean izango du, harmailetan ia 40.000 zuri-gorri egongo baitira. Giroa paregabea da jada Bilboko kaleetan eta talde bizkaitarra animatzeko berotzen lanetan jarri dituzte zaleek eztarriak.
Jakin badakite ordea lan txukuna egin beharko duela taldeak, Europako Ligako finala gertu izan arren gaur Sporting Lisboa eta joaneko emaitza (2-1) gainditu beharko dituztelako, San Mamesen (21:05).
Dena ez da poza zaleen artea, Iñigo Cabacasen heriotza berria baita oraindik herritarren buru eta bihotzetan. Bitartean Eusko Jaurlaritzako Barne sailak adierazi du 500 polizia inguru aterako dituztela gaur kaleetara, hau da, Manchester eta Schalke 04 taldeen aurkako partidetan baina %10 gehiago.