Athleticek ez du hutsik hasierako hamaikakoan ohikoak diren jokalarien artean. Peru Nolaskoain eta Oier Zarraga min hartuta daude, baina beste jokalari guztiak eskura ditu Marcelinok. Ezustekorik ezean, 4-4-2 eskema bat erabiliko du, eta apirilaren 3an Cartujan jokatu zuen hamaikakoaren estilokoa zelairatuko du, aldaketa handirik gabe. Aurreko finaletik, bi aldaketa bakarrik egin ditu Marcelinok: Unai Lopez sartu da Vencedorren ordez, eta Mikel Balenziaga Bertxitxeren ordez.
Bartzelonak Gerard Piqueren zalantza argitu du: jokatu egingo du. Antoine Griezmann eta Oscar Migueza ere sartu ditu Koemanek hasierako deialdian. Ansu Fatu eta Coutinho mina hartuta dauzka, eta Real Madrilen kontra galdu berritan iritsi dira finalera; gainera, badakite Athleticen kontra galtzea zer den, baina urte nahasi bat konpontzeko aukera dutela ere badakite, finala irabaziz gero, eta ez dute barkatuko. Hauek dira finala hasieratik jokatuko dutenak: