Pilota

Bikote orekatuak eta berrikuntzak binakako txapelketan

Ostiralean hasiko da txapelketa. Iazko txapeldunorde Bengoetxeak eta Larunbek elkarrekin jokatuko dute. Txapeldunek, ordea, bikotekide berriak izango dituzte.

Aurtengo txapelketaren egitaraua. IMANOL MAGRO EIZMENDI @IMAGRETO
2017ko azaroaren 21a
12:37
Entzun

Binakako txapelketan lehiatuko diren bikoteen zerrenda jakinarazi dute gaur enpresa antolatzaileek. Iazko txapelketarekin alderatuta, lau pilotari berri izango dira lehian: Ladis Galarza, Julen Martija, Ander Imaz eta Victor Esteban.

Txapeldunordeak ez bezala, iazko txapeldunak ez dira elkarrekin ariko, baina txapelketan esperientzia duten pilotariekin ariko dira. Iker Irribarriak David Merinorekin osatuko du bikotea, eta Beñat Rezustak, berriz, Danel Elezkano izango du aurrelari.

Iazko binakako txapelketan ez bezala, Mikel Urrutikoetxea aurrelari gisa arituko da. Ladis Galarza izango du lagun lau eta erdiko txapeldunordeak. Distantzia laburreko txapeldun Jokin Altuna lau eta erdiko txapeldunak, berriz, Martija izango du atzetik.

Hau da txapelketan lehiatuko diren bikoteen zerrenda osoa:

Urrutikotxea - Ladis Galarza

Altuna III - Martija

Irribarria - Merino II

Bengoetxea VI - Larunbe

Olaizola II - Imaz

Elezkano II - Rezusta

Victor - Albisu

Ezkurdia - Zabaleta

Lehen jardunaldia

Ostiralean hasiko da binakakoa, Beran (Nafarroa). Olaizola II.ak eta Imazek aurkari izango dituzte Ezkurdia eta Zabaleta. Larunbatean, lau eta erdiko bi finalistak arituko dira nor baino nor, Iruñeko Labriten. Igandean, Logroñon jokatuko dute Victorrek eta Albisuk, Bengoetxea eta Larunberen aurka. Astelehenean, berriz, Irribarriak eta Merino II.ak neurtuko dituzte indarrak, Elezkano II.aren eta Rezustaren kontra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.