Bizkaia Bilbo Basket eta Caja Laboral Baskonia euskal taldeak elkarren aurka ariko dira Espainiako Superkopako finalerdietan, gaurko zozketaren arabera. Real Madril-Bartzelona izango da beste finalerdia.
Bilbon jokatuko dute txapelketa, irailaren 30ean eta urriaren 1ean.