Uxue Bilbo Basketek Europako txapelketako bateko final baterako sailkatu da historian aurrenekoz. 73-53 irabazi dio Budivelnik Kievi Eurokopako finalerdietako itzulerako partidan, eta Lokomotiv Kuban izango du aurkari apirilaren 13an, Charleroin (Belgika). Finaleko irabazleak heldu den urteko Euroligarako txartela lortuko du.
Gaurko partidak historia gutxi izan du, etxekoak jaun et a jabe izan direlako. Joaneko partidako hamar puntuko errenta lasai jokatzeko nahikoa arrazoia zen, baina badaezpada ere Bilbo Basketek gogotsu ekin dio partidari. Lehen laurdenean 20-14 sen aurretik, eta bigarrenean ireki du tarte erabakigarria (53-42).
Hirugarren laurdenean partidaren erritmoak behera egin du, eta baita Bilbo Basketen intentsitateak ere (53-42). Budivelnik hamar puntuen langan egon da azken laurden osoan baina ez ditu etxekoak urduritu.