SASKIBALOIA

Bilbo Basketek 6.074.400 euroko zorra onartu du

Mailegu bat eskatuko du ordaintzen hasteko eta zordunekin negoziatzen hasia da

Bilbao Basketeko hainbat ordezkari, artxiboko irudi batean. ALFREDO ALDAI / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko ekainaren 26a
21:06
Entzun

Bilbo Basketek  6.074.400 euroko zorra duela jakinarazi dute administrazio kontseilu berriko kideek. Zor horri aurre egiten hasteko hiru milioi euroko mailegu bat eskatuko dutela azaldu dute bazkideen asanbladan. Ondoren, apurka, mailegua ordaintzea da asmoa, urtero 800.000 euroko zorra kenduz. Datorren denboraldirako aurrekontua txikiagoa izango da halaber, 4,2 milioi euro guztira (itzuli beharreko 800.000 euroak barne). Horietatik 2,1 bakarrik erabiliko lirateke bakarrik jokalarien soldatak ordaintzeko.

Bilbo Basketeko zuzendaritza zordun batzuekin negoziatzen hasi da, eta batzuek eskaintza onartu dute, baina ez guztiek. Akordio bitartez zorra 1,2 milioi eurotan murriztea da asmoa. Guztiekin akordio batera iritsi ezean hartzekodunen zerrendan sartzea aztertzen ari da taldea, baina horrek taldea desagerrarazi dezakeela ohartu dute administrazio kontseiluko kideek.

Bilbo Basketen zorra alorrez alor:

PFEZa: % 7,78%,
BEZa: % 6.83%,
Hornitzaileak: % 11.34%,
ACBko soldata funtsa: % 3.33%
Zerbitzu enpresak: % 6.72%
Jokalarien etxeen alokairua: % 2.05
Langileak: % 2.23
Gizarte Segurantza. % 4,40
Teknikariak: % 3.61 
Ordezkariak 5.93%,
Aurreko denboraldietako jokalariak: % 15,73
Jokalariak: % 30,05

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.