ACB liga

Bilbo Basketek eta Baskoniak elkarren aurka jokatuko dute ACB ligako kanporaketetako lehen jardunaldian

Ekainaren 17tik ekainaren 30era jokatuko dute hamabi taldek, Valentzian, txapelduna erabakitzeko fasea, eta Euskal Herriko bi taldeak A multzoan daude. Bosna partida jokatuko dituzte lehen fasean, ekainaren 25a bitartean. 

Bilbo Basket-Baskonia partida Miribillan, iazko urrian. FOKU
Aitor Manterola Garate.
2020ko ekainaren 3a
20:14
Entzun

Bilbo Basketek eta Kirolbet Baskoniak elkarren aurka jokatuz ekingo diote berriz ere lehiari, ekainaren 17an, Valentzian. ACB ligako txapelduna erabakitzeko kanporaketak jokatuko dituzte ekainaren 30a bitartean hamabi taldek —lehiaketa eten zenean sailkapeneko lehen hamabi sailkatuak—, eta lehen jardunaldian derbia izango da.

Bi multzotan banatuta daude taldeak, eta, Euskal Herriko biekin batera, Tenerife, Bartzelona, Joventut eta Unicajak osatzen dute A multzoa. Real Madril, Zaragoza, Gran Canaria, Andorra, Burgos eta Valentzia daude B multzoan. Denek denen aurka jokatuko dute multzo bakoitzean, eta lehen biek finalerdietarako pausoa emango dute. Irabazleek jokatuko dute finala. Partiden ordutegiak eta hurrenkera datozen egunetan jakinaraziko dituzte, baina jakina da hiru ordutegi izango direla aurreneko fasean: 15:30, 18:30 eta 21:30. 

Hauek dira euskal taldeen partidak lehen fasean:

Ekainak 17

-Bilbo Basket-Baskonia

Ekainak 19

-Joventut-Bilbo Basket
-
Tenerife-Baskonia

Ekainak 21

-Bartzelona-Baskonia
-Tenerife-Bilbo Basket

Ekainak 23

-Bilbo Basket-Bartzelona
-Baskonia-Unicaja

Ekainak 25

-Joventut-Baskonia
-Unicaja-Bilbo Basket

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.