Bilbo Basketek eta Baskoniak denboraldi-aurrean jokatuko dituzten lagunarteko partiden berri eman dute. Biek iraileko bigarren hamabostaldian jokatuko dute ACB ligako taldeen aurka, baina aurrez maila apalagoko hainbat talderen aurka jokatzeko asmoa dute. Bilbon lotzeko dituzte dema horiek, baina Andorran egingo duten egonaldian bi partida jokatzeko asmoa dute (irailaren 11tik 18ra). 21ean Joventuten aurka jokatuko dute, 23an Estudiantesen aurka, eta bi egun geroago, CAI Zaragozaren aurka.
Baskoniari dagokionez, Obradoiroren aurka jokatuko du irailaren 23an, eta Lagun Aroren aurka 27an, Euskal Kopan. Tartean Foru Aldundiko Torneoa jokatuko du, baina aurkaria zehazteko dago. Aurrez, LEB ligako hainbat talderen aurkako lagunartekoak jokatuko ditu.
Bilbo Basketek eta Baskoniak lagunarteko partiden egutegia finkatu dute
ACB ligako hiruna aurkari izango dituzte irail bukaeran, baina maila apalagoko taldeen aurka ere ariko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu