"Muturrekoa da klubaren egoera, oso txarra, eta datozen egunetan argituko da etorkizuna". Bilbo Basketek ohar bidez jakinarazi du ezin izan duela izenik eman ACB ligan 2014-2015 denboraldirako. Amaitu da izena emateko epea, eta, "hainbat hartu-eman izan arren", Bilbo Basketek ez du lortu aurrekontua bideragarria izateko beharrezkoa den diru kopurua biltzerik. 2000ko martxoaren 7an sortuta, kinka larrian dago Bilbao Berri SAD kirol elkartea.
Saskibaloia
Bilbo Basketek ez du izenik eman ACB ligan
Administrazio Kontseiluak jakinarazi duenez, saiatu dira aurrekontua bideragarria izateko beharrezkoa den diru kopurua biltzen, baina ez dute lortu helbururik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu