SASKIBALOIA

Bilbo Basketek ia ezinezko du Europa kopako finala jokatzea

Bizkaiko taldeak 25 punturen aldeaz galdu du Niners Chemnitzen aurka, Miribillan, finalerdietako joaneko partidan: 73-98.

(ID_13741161) (Monika del Valle/@FOKU) 2024-03-27, Bilbo. FIBA Eurocupeko finalerdietako joaneko partida Surne Bilbao Basket eta Ni...
Tryggvi Hlinason, Niners Chemnitzeko bi jokalarirekin lehian. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Julen Etxeberria.
2024ko martxoaren 28a
09:51
Entzun

Ametsetik amesgaiztora pasatu da Bilbo Basket FIBAren Europa kopan. Ametsetik, Jaume Ponsarnauk entrenatutako taldeak bikain ekin baitzion atzo Miribillan Niners Chemnitzen aurkako finalerdietako joaneko partidari: hamalau puntu ateratzen zizkion Alemaniako taldeari atsedenaldirako hiru minutu eskas falta zirela. Bikain ari ziren etxekoak, eta ezinean bisitariak. 

Baina oso jokalari onak ditu Niners Chemnitzek; horregatik dago bigarren Alemaniako Ligan, eta horregatik da hautagai sendoa Europa kopa irabazteko. Suspertu, eta etxeko taldea gupidarik gabe zigortzen hasi ziren. Bigarren zatiaren hasieran jada aurretik jarri ziren (47-48), baina egurrean jarraitu zuten, aldea handitzen eta handitzen. Azkenean, astindua eman zioten Bilbo Basketi, 25 punturen aldeaz irabazi baitzioten: 73-98.

Itzuliko partida falta da jokatzeko, datorren asteazkenean, Alemanian, baina ia ezinezko du finalerako sailkatzea. Miraria beharko luke. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.