saskibaloia

Bilbo Basketek ia ziur Eurocup txapelketa jokatuko du datorren denboraldian

Iaz baino hamasei talde gehiagok jokatuko dute txapelketa, eta Bilboko taldeak antolatzaileen gonbidapenetako bat jasotzea espero du.

2013ko ekainaren 14a
16:39
Entzun

Bilbo Basketek, ia ziur, berriro Eurocup txapelketan parte hartuko du datorren sasoian. Ligan zazpigarren geldituta, lehiaketa horretatik kanpo gelditu zen, baina antolatzaileek txapelketaren egitura aldatu izanak ateak ireki dizkio Bilboko taldeari. Hurrengo denboraldian, 32 taldek ez, 48k jokatuko dute Eurocup-a. Ondorioz, gonbidapen gehiago banatuko dituzte, eta Bilbo Basket da gonbidapen bat jasotzeko hautagai nagusienetakoa. Aurten Eurocup-eko bigarren postuan gelditu ziren bilbotarrak, finala Lokomotiv Kuban Errusiako taldearen aurka galduta. Finalerdietara beste bi aldiz ere sailkatu dira, 2009an eta 2010an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.