Sekulako garaipena lortu du gaur iluntzean Bilbo Basketek etxean, gai izan baita Real Madril menderatzeko, luzapenean. ACB ligako liderrari gaina hartu dio Alex Mumbruren taldeak.
Lau laurdenetatik hirutan bizkaitarrek irabazi dute, baina espainiarrek azkenekoa irabazita lortu dute luzapena behartzea. Hor, oso puntu gutxiko partida jokatu dute bi taldeek (5-4, etxekoen alde).
Bilbo Basketen, talde guztiaren lana izan da garrantzitsua, baina zenbakirik onenak ondorengo jokalari hauek lortu dituzte: Axel Bouteille eskoltak 22 puntu sartu ditu; Jaylon Brown joko antolatzaileak, 21; eta Ondrej Balvin pibotak 16 errebote hartu ditu.
Taldeak lau partida ditu galduak guztira, eta beste horrenbeste ditu irabaziak orain, laugarren garaipena lortu berri baitu gaur. Zazpigarren da orain.
FITXA
Bilbao Basket: 82 (23+18+19+17+5): Rousselle (9), Rafa
MartInez (2), Bouteille (22), Sulejmanovic (4) eta Balvin (6) —hasierako boskotea— Schreiner, Jaylon Brown (21), Sergio Rodriguez (2),
Kulboka (6), Lammers (19) eta Cruz.
Real Madril: 81 (21+16+17+23+4): Llull (24), Carroll (20),
Taylor (7), Garuba (9) y Tavares (5) —hasierako boskotea—, Campazzo (9),
Laprovittola, Rudy Fernandez (3), Thompkins (2), Mickey (2) eta Nakic.
Markagailua: 23-21, 41-37 (atsedenaldia); 60-54, 77-77 (40. min.) eta 82-81.
Epaileak: Antonio Conde, Vicente Bultoetay Vicente Martínez Silla.
Real Madrileko Taylor kaleratu dute, bi teknika adierazi baitizkiote (26. min).