Bilbo Basketek dagoeneko badaki zein izango duen aurkari Espainiako Kopako final-laurdenetan: Unicaja Malaga. Egun ligako liderra da, eta atzo elkarren aurka jokatu zuten, Malagan, eta Unicajak 86-74 irabazi zuen.
Irabaziz gero, finalerdietan Valentzia eta Bartzelonaren arteko kanporaketako irabazlea izango du aurkari. Koadroko beste aldeko final-laurdenetako bi kanporaketak Real Madril-CAI Zaragoza eta Joventut-Kanaria Handia dira.
Kopa Kanaria Handian jokatuko da. Final-laurdenak otsailaren 19 eta 20an izango dira, finalerdiak 21ean eta finala 22an.