Futbola

Bilbo egoitzetako bat izango da 2020ko Eurokopan

Lau partida hartuko ditu, lehen faseko hiru eta final-hamaseirenetako bat, eta Espainia sailkatzen bada, horietatik bitan egongo da.

San Mames estadioko kanpoaldea. L. T. / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko irailaren 19a
13:29
Entzun

Bilbo, espero bezala, 2020ko Eurokopako egoitzetako bat izango da. UEFAk gaur eman du txapelketaren berri eta San Mamesek lau partida hartuko ditu: lehen faseko hiru eta final-hamaseirentako bat. UEFAk azaldu duenez, Espainiako selekzioa Eurokopa horretarako sailkatuko balitz, lehen faseko partidetako bi jokatuko lituzke Bilbon.

Txapelketa Europan barrena jokatuko da, UEFAren 60. urteurrena ospatzeko. Finalerdiak eta finala Londresen izango dira. Final-laurdenak, aldiz, Munichen (Alemania), Bakun, Erroman (Italia) eta San Petersburgon (Rusia) jokatuko dira.

Final-zortzirenak zortzi egoitzatan jokatuko dira, Bilbon, Kopenhagen, Bucaresten, Amsterdamen, Dublinen, Budapesten, Bruselan eta Glasgowen (bana). Lehen faseko partida guztiak kanporaketaren bat hartuko duten hirien artean banatuko dira, hiruna partida hartuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.