Sekulako giroa izan da Bilbo erdialdean gaur, milaka Athleticeko jarraitzaile zeudelako han eta hemen: San Mamesen barruan eta inguruan, Poza kalean, Somera kalean, udaletxe aurrean, alde zaharrean...
Udalaren, dendarien eta beste hainbat elkarteren ekimenez pantaila erraldoiak jarri dituzte Europako Ligako finala ikusteko. San Mames izan da gune nagusia, 40.000 lagun baino gehiago bildu baitira estadioan.
Casillan, Plaza Barrian, Funikular plazan, Moraza plazan, Areatzan, Garcia Rivero eta Egaña kaleetan, Santutxun... ere egon dira pantaila erraldoiak.