ATHETIC, KOPAKO FINALEAN

Bilbo ere, finalerako prest

Bizkaiko hiriburuan hainbat gune prestatu dituzte finala jarraitu ahal izateko.

2015eko maiatzaren 29a
13:10
Entzun

Nahiz eta Athleticeko 60.000 zale inguru joan diren Bartzelonara Athleticek Espainiako Kopako finala jokatuko duela-eta, Bilbon ere nabarituko da festa.

Finalaren karietara, hamalau gune prestatu ditu udalak hiria girotzeko. Horiez gain, pantaila erraldoi ugari jarriko dituzte hirian zehar partida ikusi ahal izateko. Plaza Berrian jarriko dute horietako bat, eta haurrentzako egitaraua prestatu dute 17:00etatik aurrera. Hortaz, plaza horretako aparkalekurako sarrera-irteerak eten egingo dituzte 20:00 eta 23:00 artean.

Txurdinagan, Gabriel Aresti eta Arbidea kaleetan jarriko dituzte pantaila bana, eta Santutxun, Arsuaga plazan eszenatoki bat jarriko dute. Ensantxe plazan ere jarriko dute pantaila erraldoi bat, eta Mikel San Jose peñak Luis Briñas kalean jarriko du beste bat.

Trauko kalean eta Moraza plazan, Iturribide kalean eta Garcia Riveron ere jarriko dituzte telebistak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.