Bilbok Nissan World Series-eko lasterketa bat hartuko du ziurrenik 2005eko uztailean. Horixe jakinarazi zuten Bilboko Udaleko, Espainiako Automobolismo Federazioko eta Nissan Formulako lasterketak antolatzen dituen RPM Racing enpresako ordezkariek. Izan ere, Bilbo hiri barruan korrituko litzateke lasterketa, eta Nazioarteko Automobilismo Federazioak ez du homologatu oraindik Bilboko Udalak prestatu duen zirkuitua. Dena dela, Carlos Gracia Espainiako Automobilismo Federazioko presidenteak eta Nazioarteko Federazioko presidenteordeak esan zuen proiektuak «erababateko segurtasuna» eskaintzen ziola. Era berean, Nazioarteko Federazioak «hiru hilabetean» behin betiko erabakia emango duela zehaztu zuen.
Gracia ilusioa moteltzen ahalegindu bazen ere, ez zuten gauza bera egin Ricardo Barkala Bilboko alkateordeak eta Jaime Alguersuari RPM Racing enpresako lehendakariak. «Zirkuitoa nolakoa izango den ikustetik nator, eta hunkituta nago. Monakoko lasterketa baino handiagoa izango da Bilbokoa. Ikuskizunaren aldetik, bai, behintzat», adierazi zuen Alguersuarik.Jaume Nogue Nazioarteko Federazioko batzorde teknikoko kideak prestatu du Bilboko zirkuitoaren proiektua. «Zirkuitua prestatzean, irizpide nagusi bi izan ditugu guztiok: segurtasuna bermatzea eta herritarrei ahalik eta kalte gutxien eragitea», azpimarratu zuen. Horrezaz gainera, Bilbo hiri barruko zirkuituaren ezaugarri nagusiak azaldu zituen: 3.980 metroko luzera izango du, 10 metroko zabalera, 19 bihurgune ezkerretara eta 14 eskubitara eta 10.440 metro koadroko paddocka.
Bilbok Nissan Formula har dezake, 2005ean
Nazioarteko Federazioak hiri barruko zirkuitua ez du homologatu oraindik, baina antolatzaileak itxaropentsu daude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu