Bilboko IV. Tenis Mastersa jokatuko da abenduaren 16tik 18ra bitarte

Juan Luis Zabala
Bilbo
2011ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Ez da talenturik eta kalitaterik faltako Bilboko IV. Tenis Mastersean, abenduaren 16tik 18ra bitartean. Izen handiko sei tenislarik hartuko dute parte Miribillako Bilbo Arenan jokatuko den txapelketan: David Ferrerrek, Feliciano Lopezek, Tommy Robredok, Nicolas Almagrok, Gilles Simonek eta Milos Raonicek. Ferrer da guztietan ezagunena eta irabazteko faborito nagusia. Munduko bosgarren dago ATP zerrendan, eta Davis Kopa irabazi ondoren konfiantzaz beterik etorriko da. Lopez eta Robredo ere maila oneko tenislariak dira.

Sei horiekin aritzeko ohorea bi euskaldunek izango dute. Horretarako euren arteko torneo bat jokatuko dute bihartik hasita, eta bi onenak sailkatu egingo dira. Guillermo Olaso, Andoni Vivanco, Iñigo Santos eta Asier Pastor dira parte hartzaileak. Iaz 15.000ikusle bildu zituzten antolatzaileek, eta aurten kopuru hori gainditzea da helburu nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.