Bilboko Mastersa ez da jokatuko, diru faltagatik

2012ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
TENISA. Lau urte iraun du Bilboko Mastersak. Izan ere, aurten ez da jokatuko, arazo ekonomikoen erruz. Txapelketasona handia hartzen ari zen azken urteetan, maila oneko tenislariak gonbidatzen baitzituzten. Antolatzaileen arabera, baina, ezinezkoa izan da dirua lortzea, eta pena handia eman arren, ez da tenis ikuskizunik izango. Arriskutsuegia omen zen txapelketa antolatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.