Bilboko pilotalekua, «zail» otsailerako
ESKU-HUSKA. Otsailaren 27ak indarra hartu bazuen ere, enpresek zail ikusten dute egun horretan antolatzea Bilboko pilotalekuko lehen jaialdia. Enpresen iritziz, lanek denbora gehiago beharko dute, «gauza asko daude lotzeke», zioen atzo ordezkari batek. Pilotalekua ofizialki inauguratu ahal izateko epea martxo bukaera artekoa da. Maiatzaren 22an hauteskundeak daude eta hauteskunde legeak hauteskundeen aurreko 55 egunetan inaugurazio ofizialak egitea debekatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu