Athleticek 1980ko hamarkadako tituluak ospatzeko erabili zuen gabarra Bilboko Itsas Museora eraman dute, eta garabi batekin lehorreratu dute. Bilboko Portu Agintaritzak eman du, eta konponketak egin ondoren bisitarientzat irekiko dute.
San Mames Berriaren ondoan egongo da, beraz. Ez dago garbi, baina, behin lehorreratu ondoren berriro erabiltzeko moduan izango den Athleticek titulu bat irabaziz gero. Azken urteetan Santurtziko portuan egon da, eta ur azpian egon den zatia hondatu egin da.
Lehen aldiz 1983an erabili zuen Athleticek gabarra hori, Espainiako Liga irabazi zuen taldea udaletxeraino eramateko. Bigarren eta azken aldiz 1984an erabili zuen, Ligako eta Kopako garaipenak ospatzeko.