Hogeita lau ordu pasatxo baino ez dira falta Eurokopako finala joka dadin, eta giro gutxi dago Charleroiko kaleetan. Hiria turistikoki oso erakargarria ez den mezua asko zabaldu da, eta zale gehienek beste hiri batzuk bisitatzea erabaki dute. Kosta egiten da kalean Bilbo Basketeko zaleak ikustea, eta gutxi horiek gauza bera diote: "Jendea bihar da etortzekoa". Goizean 200 bat etorri dira hegazkinez, baina arratsalde erdian ez dira inon ageri.
Bilbo Basketeko peñek kalejira antolatu dute biharko. 17;30ean irtengo da Beaux Arts plazatik. Asmoa lehenbizi taldearen hotelera joatea da, autobusa irteten ikusi eta animuak emateko. Handik taldeak zaleentzat antolaturiko gunera joango dira, eta geroago pabiloira. Bilbon ere ez da girorik faltako, pantaila erraldoiak jarriko baitituzte Santutxun eta Bizkaia Arenan.
Saskibaloia
Bilboko zale gutxi Charleroin, oraingoz
Biharko espero da jende uholdea. Zale gehienek beste hiri batzuk bisitatzea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu