Bilbon auto lasterketak egitearen aurkako protestaldiak

2005eko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Zirkuiturik Ez plataformak deituta, manifestazioa egin zuten atzo Bilbon, Deustuko Botikazar ibarretik abiatuta, Bilbo ez da zirkuitua lelopean, uztailaren 15etik 17ra egingo diren Munduko Serieen aurkako protesta egiteko. Antolatzaileen ustez, auto lasterketak oztopo ugari sortu dizkie bilbotarrei, hainbat kale eta bidegorri moztea eragin du, zarata eta kutsadura handia sortuko du, autoaren erabilpenaren eta abiada handiaren apologia egiten du eta enpresa pribatuentzako onura baino ez dakar. Hainbat taldek osatzen dute Zirkuiturik Ez plataforma: besteak beste, zenbait auzo elkarte, Ekologistak Martxan, Eguzki, Biziz Bizi, Berdeak, Herria Aurrera, Aralar edo LAB sindikatua daude bertan, Olabeaga, Zorrotzaurre eta Deustuko auzokide kaltetuekin batera. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.