Aspe eta Asegarceko pilotariek nahastuta jokatuko dute Bilboko Aste Nagusiko torneoan. Lau jaialdi izango dira, torneoko hiru: bi finalerdi eta finala, eta bestean ardoaren desafioa jokatuko dute. Egun horretan agur omenaldia egingo diote Titin III.ari. Aspek Martinez de Irujo sartu du, beti ere ordurako eskua sendatuko balu.
Martxoak 20: Irujo-Aretxabaleta / Xala-Albisu (lehen finalerdia).
Martxoak 21: Olaizola II.a-Barriola / Urrutikoetxea-Merino II.a (bigarren finalerdia).
Martxoak 22, ardoaren desafioa: Lau t'erdian: Jaunarena / Barriola. Binaka: Titin III.a-Rezusta / Elezkano II.a-Beroiz. Buruz buru: Arretxe II.a / Ezkurdia.
Martxoak 23: Torneoko finala.