Lau t'erdiko txapelketa

Bilbon jokatuko da Irujo eta Olaizola II.aren arteko finala

Abenduaren 14an jokatuko da. Bihar jarriko dira sarrerak salgai, 50 eta 100 euro arteko prezioekin.

Saralegiri 22-9 irabazita sailkatu da Olaizola II.a lau t'erdiko txapelketako finalera. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2014ko abenduaren 1a
16:03
Entzun

Bilboko Miribilla auzoko Bizkaia pilotalekuan jokatuko da pilotako lau t'erdiko txapelketako finala, Irujo eta Olaizola II.aren artean. Abenduaren 14an jokatuko da, Pilota Enpresen Ligak jakinarazi duenez. Bihar jarriko dira salgai sarrerak: 50 euroko prezioa izango dute sarrerarik merkeenek, alboko hirugarren pisukoek, eta 100 eurokoa garestienek, kantxako eserlkuetako eta alboko lehen pisuko palkoetakoek.

Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den lau t'erdiko bigarren finala izango da. 2011koa ere han jokatu zen, eta aurten izango diren bi pilotariak izan ziren protagonista. Hain zuzen ere, Irujok eta Olaizola II.ak elkarren aurka jokatuko duten laugarren lau t'erdiko finala izango da, 2008, 2011 eta 2013koak eta gero. Aimar Olaizolak irabazi ditu horiek guztiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.