2012ko binakako txapelketako finala Bilbonjokatuko da, eta pala jaialdiak ostiral eta larunbatez izango dira, urriaren 21etik aurrera. Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia pilotalekuko 2012rako programazioa aurkeztu zuen atzo. Kontratuz jakina zen eskuzko hiru finaletako bat gutxienez bertan jokatuko zela, eta hori binakakoa izango da. Halere, litekeena da aurtengo lau t'erdikoa edo heldu den urteko buruz buruko bertan jokatzea. Horiez gain,esleipen kontratuan zehazturiko gutxienekoak dira.
Palari dagokionez berrogei jaialdi izango dira guztira, eta Custom Sporten kudeaketaren lehen zertzeladak ezagutzera eman zituen Josune Ariztondo kultur diputatuak. Bi jaialdi izango dira astean, eta ezohiko egunetan: ostiral eta larunbatean. Denak izango dira txapelketakoak eta binakakoak hamahiru jaialdiko liga bat izango da. Horiez gain Munduko, Euskadiko eta Nazioarteko pala txapelketak jokatuko dira. Jardun profesionalaz gain, abenduaren hasieran Munduko Pilota Batzarrak antolaturiko nazioarteko esku-huska zein paleta txapelketak jokatuko dira, besteak beste.
Binakako finala Bilbon jokatuko da, eta zehazteko dago non izango den lau t'erdikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu