Bukatzen hasi dira huts egiteko aukerak. Binakako txapelketako ligaxkako erdia bete denean, puntuak lortzeko premia gero eta handiagoa da, inork ez duelako aukerarik gabe geratu nahi. Hala, erabakigarriak izan daitezkeen bi partidetako pilota aukeraketak egin ziren atzo.
Urdulizen (Bizkaia) bihar jokatuko den partidarako pilotak aukeratu zituzten Berasaluze VIII.a-Apraizek eta Gonzalez-Laskurainek. Laugarren garaipenaren bila 104,3, 106,4 eta 106,4 gramoko pilotak aukeratu zituzten bizkaitarrek. Aspeko bikoteak, berriz, 106,3, 106,8 eta 106,9koak
Larunbatean Labriten jokatuko den partida ere garrantzitsua izango da. Xala-Barriolak final-erdietarako sailkapena bideratuta utzi dezakete irabaziz gero, baina Bengoetxea VI.a-Ruiz ere horretara aterako dira. 105,5, 105,6 eta 106,5 gramoko pilotak eta 105,4, 105,6 eta 106,6koak aukeratu zituzten, hurrenez hurren.
Binakako txapelketako ligaxkako une erabakigarria hasiko da
Ez da arazorik izan zazpigarren jardunaldiko bi pilota aukeraketetan, Urdulizen eta Labriten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu