Futbola-Lehen Maila

Binakakoaren finalerdiak jokatuko dituzten bikoteak, dagoeneko erabakita

Elezkano II.a-Rezusta, Altuna III.a-Martija, Olaizola II.a-Imaz eta Ezkurdia-Zabaleta sailkatu dira.

Beña Rezusta eta Danel Elezkan, elkar besarkatuta. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2018ko otsailaren 12a
18:05
Entzun

Bi jardunaldi falta dira binakako txapelketako ligaxka bukatzeko, baina ez dute emoziorik izango. Izan ere, Elezkano II.a-Rezustak 22-9 irabazi diete Laso eta Albisuri Tolosan, eta horiek biak sailkatzeko aukerarik gabe gelditu dira. Gauzak hala, egun lehen lau postuetan dauden bikoteak matematikoki sailkatuta daude: Elezkano II.a-Rezusta, Altuna III.a-Martija, Olaizola II.a-Imaze eta Ezkurdia-Zabaleta. Finalerdiak hiru aste barru hasiko dira, enpresa bereko bikoteen arteko partidekin.

Lasok eta Albisuk gaur zuten txapelketari helduta jarraitzeko aukera, deus ere jokoan ez zuen bikote baten aurka, baina ez dira ongi aritu. Elezkano II.ak eta Rezustak askoz hobeto ekin diote partidari (6-4tik, 14-4ra), aurrelariak bereziki, eta ondo kudeatu dute alde hori amaierara arte.

Markagailua: 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 6-2, 6-4, 14-4, 14-5, 15-5, 15-7, 16-7, 16-8, 17-8, 17-9 eta 22-9.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.