Futbola
Binako berdinketarekin amaitu da Murtzia eta Realaren arteko norgehiagoka
Murtzia eta Realak gaur arratsaldean Condomina zelaian jokatu duten partidua bina amaitu da azkenean. Partidu nahasia izan da erabat. Realak joko serioa egin du, ondo sartu da hegaletatik eta gol dotoreak sartu ditu. Baina Murtzia ez da atzera begira aritu eta azkenean partidua berdintzea lortu du. Partidu honek ere utzi du polemikarako tartea, Darko Kovacevici baleko gol bat kendu baitio epaileak.
Igor Gabilondok sartu du lehen gola falta jaurtiketa batean, 31. minutuan, area ertzean izandako falta baten ondoren. Bigarren zatia mugitua izaten ari da erabat. Hasi bezain pronto Luis Garciak lortu du banako berdinketa, falta jaurtiketa batean, baina bi minutura De Paulak Reala aurretik jarri du. Azkenean, David Karanka jokalari gasteiztarrak bigarren gola eman dio Murtziari, eta norgehiagoka bina berdindu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu