Denver Nuggetsek NBAko Mendebaldeko Konferentziako finaleko bere bigarren partida irabazi du bart Los Angeles Lakersen aurka (120-101), eta orain bina doaz. Beste bi partida eskuratzen dituena sailkatuko da final nagusira.
Uste baino errazago lortu du garaipena Denverrek, eta berriro frogatu da Lakers ez dabilela kanporaketetan Liga erregularrean bezain sendo. Erreboteko aldea izan da gakoetako bat gaur: Denverrek 58 jaso ditu, Lakersek 40.
Denver Nuggets 120 (22+30+25+43). Billups (24), Jones (12), Hilario (14), Anthony (15), Martin (13); Andersen (6), J.R.Smith (24), Carter (2 ), Kleiza (10), Balkman, Petro, Hart.
Los Angeles Lakers 101 (19+26+21+35). Fisher (5), Bryant (34), Bynum (14), Ariza (3), Gasol (21); Brown (3), Farmar (10), Powell, Odom (5), Walton, Vujacic (6), Mbenga.
Ekialdeko finalean Orlando Magic 2-1 ari da irabazten Cleveland Cavaliersen aurka.
Saskibaloia
Binakoa erdietsi du Denverrek
Lakersen aurka ari da NBAko Mendebaldeko Konferentziako finalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu