Biribilaren kiribilak

Munduko Koparako propio egindako baloia, Teamgeist, orain ere ez da guztien gustukoa. Atezainak kexatu dira gehien.

enekoitz telleria sarriegi
2006ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Adidas etxeak egin du, eta Adidas etxeak horrela saltzen du: «Historiako baloirik biribilena da». Termikoki, beroarekin dituelako pieza guztiak lotuta; ez duela josturarik, alegia. Thailandian dago egina -nork eta zer baldintzetan ez dute argitu-, eta Teamgeist du izena -talde izaera esan nahi du alemanieraz-. Salgai du erosi nahi duenak, 110 euro behar ditu jarri horretarako. Arrakasta itzela iragarri diote, baina ez da Munduko Kopan ari diren jokalari guztien gustukoa. Oso gutxitan gertatu da guztien gustukoa izatea. Duela bi urteko Portugalgo Eurokopako Roteiro baloiarekin akordatu besterik ez.

Atezainak kexatu dira gehien. Ezin dutela kontrolatu, ez dela profesionalentzat egindako baloia, eta irrist egiten duela. Horrelakoak esan ditu Jens Lehmann Alemaniako atezainak. «Atezaina barregarri uzteko sortu dutela dirudi. Irrist egiten duen plastikozko obus bat baino ez da. Euria egiten badu, ez da batere erosoa izango guretzat baloi horrekin jokatzea». Paul Robinson Ingalaterrako selekzioko atezainak esaldi batean definitu du: «Ur poloko baloia dirudi».

Baloiaren egileek, noski, oso bestelako azalpenak ematen dituzte. Teamgeist baloia inoiz egin den baloirik onena dela diote. Erresuma Batuko Loughboroug Unibertsitatean egindako ikerketa lanen emaitza dela nabarmendu dute, eta inoiz erabili gabeko teknologia erabiliz osatu dutela. Ohiko baloiek 32 mihi edo xafla izaten dituzte, ingelesek asmatu zuten lehenengo baloi hark 26 mihi zituen, baina Teamgeist baloiak 14 besterik ez ditu. 14 besterik ez, eta 14 horiek josturarik gabe daude elkarri lotuta, termikoki lotu dituzte, beroa erabilita, eta hori sekulako berritasuna dela nabarmendu dute. «Horrek baloiaren aerodinamika hobetzen du», saldu dute Adidaseko ordezkariek.

Aerodinamikan adituak direnek, ordea, beste argudio bat darabilte. Baloiak zenbat eta mihi edo xafla gehiago izan egonkortasun handiagoa lortzen duela diote haiek. Errazago esanda, jokalariak baloia jotzen duenean, aire turbulentziak sortzen dira baloiaren inguruan, baina ohiko baloia bada, mugimendua bakarra izaten da, eta atezainak ongi geldi dezake. Teamgeist baloiak, 14 xafla baino ez dituenez, egonkortasuna galtzen du nonbait, eta efektua ematea errazagoa da. Aurrelarientzat da efektua ematea errazagoa, eta atezainentzat haiena gelditzea zailagoa.

Ohartu dira horretaz atezainak ez direnak. Roberto Carlos brasildarrak onartu du kostatzen ari zaiola baloi berrira ohitzea. «Oso arina da, beste modu batean egin dute, plastikozkoa ematen du. Kostatzen ari zaigu ohitzea, baina atera jotzen asmatzea izango da garrantzitsuena, atezainek arazoak dituzte-eta hura gelditzeko», onartu du. Iritzi berekoa da Bastian Schweinsteiger erdilari alemaniarra ere: «Urrutitik ematen diozunean norabide arraroa hartzen du, halako bihurgune bat. Atezainen lana trabatu dezake horrek».

Eta atezain gehiago ere kexatu dira. Justo Villar Costa Ricakoak esan du baloia «mugitu» egiten dela, eta Fabien Barthez Frantziakoak 30-35 metrotatik sartutako gol asko iragarri ditu: «Ikuskizuna behar da, nonbait, eta atezain postua gero eta gogorragoa da. Sentitzen dut benetan atezain gazteengatik».

Egia da baloiaren inguruan Munduko Kopa edo Eurokopa bakoitzean sortzen dela eztabaida. 2002ko Eurokopan, Roteiro baloiarekin aritu ziren bueltaka. Haren aldean Teamgeist baloia ona dela esan du Pepe Reinak, Espainiako selekzioko hirugarren atezainak. «Roteiroaren aldean noblea da hau, kolpeari hobeto erantzuten dio. Efektu pixka bat hartzen duela egia da, baina Roteiro baloiak egiten zituen jirabira arraro haiek egin gabe», adierazi du.

Kexatu diren gehienak atezainak izatea ez da, nonbait, kasualitatea. Baina arrazoia ez dela baloia bera azaldu du Andoni Zubizarretak. «Atezainak kexatzen dira, baina inork kasurik egiten ez dielako. Atezainen eta aurrelarien artean betiereko lehia da. Batzuk baloi gogorrak eta kontrolatzeko errazak direnak nahi dituzte; besteek arinak eta kontrolaezinak». Wanchope Cost Ricakoa aurrelaria da, eta hausnartu du baloari buruz. «Besteak bezalakoa da: biribila».



«Atezaina barregarri uzteko sortu dutela dirudi. Irrist egiten duen plastikozko obus bat baino ez da»

JENS LEHMANN
ALEMANIAKO ATEZAINA
«Kostatzen ari zaigu baloi berrira ohitzea, baina atera jotzen asmatuta, atezainek arazoak izango dituzte»

roberto carlos
brasilgo jokalaria
«Ikuskizuna behar da, nonbait, eta atezain postua gero eta gogorragoa bihurtzen ari dira»

FABIEN BARTHEZ
FRANTZIAKO ATEZAINA




a taldea
Alemania-Costa Rica 4-2

Polonia-Ekuador 0-2

Alemania-Polonia 1-0

Ekuador-Costa Rica 2-0

Ekuador-Alemania EKA.20, 16:00

Costa Rica-Polonia EKA.20, 16:00



PI B G Al. Kon.

1. Alemania 6 2 0 0 5 2

2. Ekuador6 2 0 0 4 0

3. Costa Rica 0 0 0 2 2 6

4. Polonia 0 0 0 2 0 3

b taldea
Ingalaterra-Paraguai 1-0

Trin. eta Tob.-Suedia 0-0

Ingalaterra-Trin. eta Tob. 2-0

Suedia-Paraguai -

Suedia-Ingalaterra EKA.20, 21:00

Paraguai-Trin. eta Tob. EKA.20, 21:00



PI B G Al. Kon.

1. Ingalaterra 6 2 0 0 3 0

2. Suedia1 0 1 0 0 0

3. Trin. eta Tob. 1 0 1 1 0 2

4. Paraguai 0 0 0 1 0 1

c taldea
Argentina-Boli Kosta 2-1

Serb. eta Mont.-Herbeh. 0-1

Argent.-Serb. eta Mont. GAUR, 15:00

Herbeher.-Boli Kosta GAUR, 18:00

Herbeher.-Argentina EKA.21, 21:00

Boli K.-Serb. eta Mont. EKA.21, 21:00



PI B G Al. Kon.

1. Argentina 3 1 0 0 2 1

2. Herbehereak3 1 0 0 1 0

3. Serb. eta Mont. 0 0 0 1 0 1

4. Boli Kosta 0 0 0 1 1 2

d taldea
Mexiko-Iran 3-1

Angola-Portugal 0-1

Mexiko-Angola GAUR, 21:00

Portugal-Iran BIHAR, 15:00

Portugal-Mexiko EKA.21, 16:00

Iran-Angola EKA.21, 16:00



PI B G Al. Kon.

1. Portugal 3 1 0 0 1 0

2. Mexiko3 1 0 0 3 1

3. Iran 0 0 0 1 1 3

4. Angola 0 0 0 1 0 1

e taldea
Italia-Ghana 2-0

AEB-Txekiar Errep. 0-3

Italia-AEB BIHAR, 21:00

Txekiar E.-Ghana BIHAR, 18:00

Txekiar E.-Italia EKA.22, 16:00

Ghana-AEB EKA.22, 16:00



PI B G Al. Kon.

1. Txekiar E.3 1 0 0 3 0

2. Italia3 1 0 0 2 0

3. Ghana 0 0 0 0 0 0

4. AEB0 0 0 1 0 3

f taldea
Australia-Japonia 3-1

Brasil-Kroazia 1-0

Brasil-Australia ETZI, 18:00

Japonia-Kroazia ETZI, 15:00

Japonia-Brasil EKA.22, 21:00

Krozia-Australia EKA.22, 21:00



PI B G Al. Kon.

1. Australia 3 1 0 0 3 1

2. Brasil 3 1 0 0 1 0

3. Kroazia0 0 0 1 0 1

4. Japonia 0 0 0 1 1 3

g taldea
Frantzia-Suitza0-0

Hego Korea-Togo 2-1

Frantzia-Hego Korea ETZI, 21:00

Togo-Suitza EKA.19, 15:00

Togo-Frantzia EKA.23, 21:00

Suitza-Hego Korea EKA.23, 21:00



PI B G Al. Kon.

1. Hego Korea 3 1 0 0 2 1

2. Suitza1 0 1 0 0 0

3. Frantzia 1 0 1 0 0 0

4. Togo 0 0 0 0 1 2

h taldea
Espainia-Ukraina 4-0

Tunisia-Saudi Arabia 2-2

Espainia-Tunisia EKA.19, 21:00

Saudi Arabia-Ukraina EKA.19, 18:00

Saudi Arabia-Espainia EKA.23, 16:00

Ukraina-Tunisia EKA.23, 16:00



PI B G Al. Kon.

1. Espainia 3 1 0 0 4 0

2. Tunisia1 0 1 0 2 2

3. Saudi Arabia 1 0 1 0 2 2

4. Ukraina0 0 0 1 0 4





Final-zortzirenak
1.- A1-B2 EKA. 24, 17:00

2- C1-D2 EKA.24, 21:00

3- B1-A2 EKA.25, 17:00

4- D1-C2 EKA.25, 21:00

5- E1-F2 EKA.26, 17:00

6- G1-H2 EKA.26, 21:00

7- F1-E2 EKA.27, 17:00

8- H1-G2 EKA.27, 21:00

Final-laurdenak
1-2 EKA. 30, 17:00

5-6 EKA. 30, 21:00

3-4 UZT.1, 17:00

7-8 UZT.1, 21:00

Finalerdiak
1/2 - 5/ 6 UZT. 4, 21:00

3/4- 7/8 UZT.5, 21:00

3. Eta 4. postuak
UZTAILAk 8, 21:00 STUTTGARTEN

finala
UZTAILAk 9, 20:00 BERLINEN
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.