Iritzia. Abel Barriola: Diruak uste baino estuago

2013ko abenduaren 14a
16:55
Entzun

Ogetan izango nauzue gaur, jaialdiko lehen partida jokatuko dudanez primerako eserlekua izango du finala ikusteko. Ikuskizun ona izango dela sinetsita dago, diruak ulertzera eman dezakeena baino gehiago. Olaizolaren alde doblean irtengo dela diote, tira, finaletan ohikoa da baten alde nabarmen erortzea baina hori ez da benetako aldearen isla. Olaizola II.a faborito izatea ulertzen dut, ez dago haren lau t'erdiko palmaresa ikustea baino, baina Gasteizen jokatzeak bizien jotzen duenari egiten dio mesede, pilotaleku azkarra delako, eta hor, Irujok min handia egin dezake.

Orduari aipamena egin nahi nioke, ezohikoa baita final baterako. Dena den, ez zait txarra iruditzen, sozialki zabaldua dagoen ordua da larunbat arratsa. Pilotarien aldetik otordu orduak eta aldatu beharko dituzte, baina ez da eragozpen handia. Finalera itzulita, partida orekatua espero dut. Irujo eta Olaizola II.a agian beste urte batzuetako baino distira gutxiagorekin sailkatu dira. Arazo fisikoak izan dituzte biek, baina pilotari bikainak direla erakutsi dute eta dohainak eta ofizioa bateratuz berriz ere hor daude. Lehiakorrak dira biak.

Olaizolaren bolada dela-eta Irujori burua janda diola diote askok, bada ni ez nator bat. Boladak joan eta etorri egiten dira, eta orain Olaizola dago ondo. Baina halako mailako pilotariekin bestearen gainetik puntu bat egotea lortzen duenak irabaziko du finala. Irujo, gainera, mentalki oso gogorra da eta ez dut uste aurretik galdutako finalek eraginik izango dutenik. Eta Olaizola II.ari buruz, egia da azken urteetan bere jokoa aldatu duela, baina ez jendeak uste bezain beste. Orain oldarkorrago jokatzen du, egia da, baina lehen ere hala aritzen zen bere burua atzetik ikustean. Teknikoki aberatsa da eta sake-errematea eta antzekoak berdin bilatzen zituen orduan ere. Nik askotan jokatu izan dut bere aurka...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.