Ezustea eman du Stanley Biwotek gaur Azkoitia eta Azpeitia arteko maratoi erdian, eta Mark Kiptoo-ri azken metroetan aurrea hartzeaz gain, lasterketako errekorra bost segundotan ondu du. Ordu bat eta 23 segundo behar izan ditu Biwotek helmugara iristeko, azken metroetan hortzak estututa.
Emakumezkoetan Frida Domongole izan da azkarrena, 1.11:32ko denborarekin. Lehen euskal herritarra Gontzal Sanz izan da, hamahirugarren sailkatua.