Aurrean Bartzelona indartsua izan arren,Realak ezin du huts egin gaur Anoetan
xabier lopetegi
Donostia
Asko hitz egin eta idatzi da aste barruan Realak Bartzelonaren aurka aurreko sasoian jokatutako partidaz. Zentzu osoz, gainera, eta ez taldeak lan duina egin ez zuelako, baizik eta harmailetan izan zen giroagatik. Jende askok du begiko Kataluniako taldea Gipuzkoan. Askok bigarren talde gisa daukate, eta beste askorentzat aurrenekoa da, Realaren gainetik, adiskidetasun keinurik inoiz izan ez badu ere. Ezta hurrik ere. Normala denez, ez du gupidarik izan. Nahikoa da azken bi hamarkadetan gertatutakoari erreparatzea horretaz jabetzeko. Hala ere, Bartzelonak ez zuen Anoetan jokatu iaz, Mini Estadin baizik. Reala estu eta larri zegoen, jaitsiera postuetatik gertu, baina giroa alde izan zuen kanpoko taldeak Donostian. Hori ezin da berriz gertatu.
Izan ere, Realak bizirik irautea du jokoan. Bartzelonak ere bai, bere modura, galduz gero lidergoa gal dezakeelako. Oparirik ez du egingo, beraz. Zaleak, azken finean, libre dira nahi dutena egiteko, baina jokalariak aurrerapauso bat ematera derrigortuta daude. Emaitzak emaitza, azken partidetako batzuetan erakutsi duten jokoa dezente hobetu beharko dute gaur nagusitzeko. Konplexurik gabe jokatu, adoretsu baina aldi berean burutsu, tentsioarekin baina behar baino gehiago larritu gabe. Ez da erraza izango oreka hori topatzea, Miguel Angel Lotinak atzo Realak «irabazteko asko» daukala esan bazuen ere galtzeko ere asko daukalako. Garai batean etxean talde handien aurka zeukan lehiakortasuna, azken denboraldietan galdua dirudien dohain preziatu hori, nola edo hala berreskuratu beharko du.
Etxean daraman bolada onari segida emateko asmoarekin zelairatuko da Reala. Azken hiru partidak irabazi ditu bertan, Mallorca, Levante eta Atletico Madrilen aurka, eta gol bakarra sartu diote. Azken partida horretan eman zuten itxura txukunena, baina gaurkoa oso desberdina izango da, Nou Campetik at azken boladan irabazteko lanak badauzka ere Bartzelonak Atletico Madrilek baino askoz baliabide gehiago dauzkalako. Presioaren akuiluarekin, gainera, beldurgarria izan daiteke. Dena egin beharko du ondo Realak: Bartzelonaren presioaren aurrean ahalik eta baloi gutxien galdu, horrek luze jokatzea eskatzen badu ere; lehia eremu fisikora eraman, eta lerro artean tarterik ez utzi. Hitz gutxitan, hankasartzerik ez egin atzean, eta aurrealdean bere armak baliatu: geldikako jokaldiak, batik bat.
Hala, talde langilea zelairatuko du Lotinak. Egia da Bartzelonak baloia ez duenean behera egiten duela, baina hori lortzea oso zaila da: «Baloia haiek baino gehiago izatea lortzen baldin badugu, neure buruari domina jarriko diot gauean», esan zuen atzo txantxetan meñakarrak. Buruz buruko jokaldietan duten trebetasuna baino gehiago, baloia mugitzeko duten gaitasuna goraipatu zuen: «Pasea hoberen erabiltzen duen taldea dela uste dut. Horri esker, zelaiko toki askotan lortzen duten nagusitasunarekin errazago aritzen dira haien izarrak. Lan eskerga egin beharko dugu, eta golik sartzen baldin badigute, landutako jokaldi baten ondorioz izan dadila, ez modu errazean».
Hamaikakoari dagokionez, Mikel Aranburu eta Mikel Gonzalez sartuko dituela bakarrik aurreratu zuen. Azpeitiarrarekin, baloiari irteera hobea ematea lortu nahi du, hau da, azken partidetan Garitano eta Juanitorekin antzeman den gabezia konpondu nahi du. Erasoan irabazi bai, baina litekeena da atzealdean aldaketak izatea, defentsan galtzen dena orekatze aldera. Entrenamenduetan ikusitakoaren arabera, Mikel Gonzalezek eskuin hegalean jokatuko luke, Gerardo min hartuta baitago. Postu horretan sekulan ez du jokatu arrasatearrak, Lehen Mailan ez behintzat, baina hoberen egokitzen den erdiko atzelaria dela adierazi zuen atzo Lotinak. Erasoan, bestalde, Kovacevic eta Diaz Zerioren alde egingo du berriro. Bikote horrek eman dio orain arte emaitzarik onena.
Bartzelona aurreko sasoian emandako mailatik urrun dabil azken boladan, erasoan batez ere. Azken lau partidetan bi gol baino ez ditu sartu. Hiru jokalari garrantzitsu falta zaizkio: Deco, Belletti eta Marquez. Portugaldarra funtsezko pieza da Rijkaarden eskeman. Marquez ere oinarrizkoa da, sasoia honetan erdipurdi jokatzen ari bada ere. Eto'ok ere ez du bolada gozoa harrapatzerik izan min hartu zuenetik, eta Ronaldinhorekin daukan harremana zeresan handiegia ari da ematen. Hala ere, hobe txuri-urdinak ustezko krisi horrekin gehiegi fidatzen ez baldin badira. Agurra ez, baina atzerapauso handia izango litzateke galtzea. Irabaztea, aldiz, bultzada handia eta bihar jokatu behar dutenentzat abisua eta moral kolpea. Bizirik irautea da kontua.
Estrada sartu du Lotinak deialdian
Atzoko deialdian Daniel Estrada sartzea izan zen ustekabekoa. Lehen taldean aspaldian sartu gabea zen erdilari gaztea. Urtarrilean jokatu zuen lehen aldiz, Recreativoren aurkako partidako azken minutuetan, eta Real Madrilen aurkakoan ere zelaira ateratzeko aukera izan zuen bigarren zatian. Harrezkero, ordea, Reala B-rekin jokatzen aritu da ia beti. Baita ondo jokatu ere, gol dezente sartzen eta erasoan maila aparta ematen ari baita. Mikel Alonsori egokitu zaio oraingoan deialditik at gelditzea. Anoetan jende asko bilduko da, agortu baitira klubak 15 eurotan jarritako sarrerak. 2002-2003 denboraldian irabazi zion etxean Realak Bartzelonari azken aldiz (2-1).saILKaPenaK
33. JARDUNALDIA
GAUR ORDUA TB
Reala-Bartzelona 20:00 O.I.
Deportivo-Valentzia 22:00 La Sexta
Bihar
Betis-Getafe 17:00 O.I.
Levante-Gimnastic 17:00 O.I.
Vila-real-Celta 17:00 O.I.
Mallorca-Osasuna 17:00 O.I.
Zaragoza-Racing 17:00 O.I.
Recreativo-Athletic 17:00 O.I.
Espanyol-At. Madril 19:00 O.I.
Real Madril-Sevilla 21:00 C+E.
PuntuakJ I B G
1. Bartzelona62 32 18 8 6
2. Sevilla61 32 18 7 7
3. Real Madril60 32 18 6 8
4. Valentzia56 32 17 5 10
5. Zaragoza54 32 15 9 8
6. At. Madril51 32 14 9 9
7. Recreativo 49 32 14 7 11
8. Racing 48 32 12 12 8
9. Getafe46 32 12 10 10
10. Vila-real 44 32 12 8 12
11. Deportivo 43 32 11 10 11
12. Espanyol42 32 10 12 10
13. Mallorca42 32 12 6 14
14. Osasuna37 32 10 7 15
15. Betis 35 32 7 14 11
16. Athletic32 32 8 8 16
17. Levante30 32 6 12 14
18. Celta30 32 7 9 16
19. Reala 27 32 6 9 17
20. Gimnastic24 32 6 6 20
Txapeldunen LigaraUEFAra Bigarren A Mailara
34. JARDUNALDIA (MAIATZAK 12-13)
GETAFE-ATLETICO MADRIL
Bartzelona-Betis
Gimnastic-Reala
Celta-Levante
Osasuna-Vila-real
Racing-Mallorca
Valentzia-Zaragoza
Athletic-Deportivo
Sevilla-Recreativo
Real Madril-Espanyol
BIGARREN MAILA
36. JARDUNALDIA
GAUR ORDUA TB
Alaves-Las Palmas 18:30 ETB1
Real Madril B-Malaga 18:30
Murtzia-Lorca 18:30
Hercules-Murtzia Hiria 18:30
Albacete-Sporting 18:30
Numancia-Salamanca 18:30
Vecindario-Elx 20:00
Bihar
Almeria-Valladolid 12:00 C+E.
Cadiz-Xerez 17:30 Localia
Castello-Ejido 18:00
Tenerife-Ponferradina 19:00
PuntuakJ I B G
1. Valladolid 78 35 23 9 3
2. Almeria67 35 20 7 8
3. Murtzia67 35 19 10 6
4. Murtzia H.52 35 15 7 13
5. Cadiz51 35 13 12 10
6. Xerez50 35 14 8 13
7. Numantzia50 35 13 11 11
8. Salamanca 49 35 13 10 12
9. Albacete49 35 13 10 12
10. Tenerife48 35 14 6 15
11. Castello46 35 12 10 13
12. Hercules 46 35 12 10 13
13. Elx46 35 12 10 13
14. Poli Ejido45 35 12 9 14
15. Sporting 44 35 12 8 15
16. Malaga44 35 11 11 13
17. Las Palmas44 35 11 11 13
18. Alaves43 35 10 13 12
19. Real Madril B41 35 11 8 16
20. Ponferradina36 35 8 12 15
21. Lorca32 35 8 8 19
22. Vecindario24 35 6 6 23
Lehen Mailara Bigarren B Mailara