Txirrindularitza

Bizkaia-Murias eta Sopela gonbidatu ditu Emakumeen Birak

2019an ere World Tourreko proba izango da, eta Bilbotik irtengo da

Moolman (edian), Van Vleuten eta Garfoot, iazko Birako amaierako podiuma. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2018ko martxoaren 13a
13:19
Entzun

Azkenean logika inposatu da, eta Bizkaia Durango-Euskadi Murias eta Sopela taldeak aurtengo Emakumeen Biran egongo dira. Probako antolatzaileek azken gonbidapenak banatu dituzte eta euskal taldeentzat izan dira. Gauzak hala, 22 izango dira parte hartuko duten taldeak. Bira maiatzaren 19tik 22ra jokatuko da, eta aurki aurkeztuko dute behin betiko ibilbidea, Agurain eta Gasteiz arteko erlojupeko xehetasun batzuk lotu berri baitituzte.

Euskal taldeen gonbidapena ez da albiste on bakarra, Birak heldu den urtean World Tour proba izango dela ziurtatu baitu. Zentzu horretan xehetasun ugari jakinak dira, hasteko maiatzaren 16tik 19ra jokatuko dela, eta Bilbotik irtengo dela. Antolatzaileek aurre akordio bat lortu dute udalarekin. Beste bi etapa Arrasate eta Iurretan jokatuko dira, beraz, azken udal bat lotzea falta zaie ibilbide guztia ixteko.

2017an Ashlegih Moolman izan zen Birako irabazlea, 2016an, Emma Johansson; eta 2015ean, Katarzyna Niewiadoma.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.