futbola

Bizkaiko Aldundiak 10 milioi emango dizkio Athletici 2015era arte, herrialdearen irudia zabaltzeagatik

2012ko apirilaren 3a
14:33
Entzun

Herrialdearen irudia zabaltzeagatik, Bizkaiko Foru Aldundiak hamar milioi euro emango dizkio Athletici 2015. urtera bitartean, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak eta Josu Urrutia Athleticeko presidenteak gaur sinatu duten hitzarmenaren arabera. Futbol klubak urtero 2,5 milioi jasoko ditu. Izan ere, Aldundiak uste du Athletic "oso aktibo garrantzitsua" dela Bizkaiaren irudia zabaltzeko.

Bilbaok azpimarratu du hitzarmenak berriz ere erakusten duela Aldundiak Athletic babestu egiten duela, "klub bat baino gehiago delako eta Bizkaiaren espiritua ordezkatzen duelako". Ahaldun nagusiak esan du "Athleticen koloreak Bizkaiaren koloreak" direla. "Guztiok batzen gaitu".

Trukean, Athleticek Bizkaia sustatzeko mezuak erakutsiko ditu, Diputazioak San Mameseko bideo markagailuetan 120 segundo izango ditu publizitatea egiteko, Athleticeko lehen taldeak Aldundiaren publizitatea erakutsiko da Bilboko partida bakoitzean...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.