Futbola

Bizkaiko Aldundiak zozkatu egingo ditu Kopako finaleko 110 sarrera

2009ko martxoaren 31
13:47
Entzun
Athleticek Bizkaiko Foru Aldundiari Espainiako Kopako finaleko 110 sarrera eman dizkio, klubaren babesle izateagatik, eta honek jakinarazi du herritarren artean zozkatu egingo dituela. Izena eman beharko da zozketan sartzeko, eta Bizkaian erroldatutakoek izango dute horretarako aukera. Sarrera tokatuz gero, salneurria ofiziala izango da, eta lagun batek bakarra eskuratu ahal izango du.

Maiatzaren 13an jokatuko du Athleticek finala, Bartzelonaren aurka, Valentzian (Herrialde Katalanak).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.