Adopzioa

Bizkaiko bi lesbiana bikoteri haurra adoptatzea onartu diete; Barakaldoko bati ez

Gernikako epaitegiak eta Bilbokoak auto bana kaleratu dute, lesbianen bikote banari haurra adoptatzeko eskubidea onartuz. Zehazki, bi urtez azpiko bi haurren ama ez biologikoei onartu diete umea adoptatzeko eskubidea. Hala ere, Barakaldoko beste bikote bati, ez dio eskubide hori onartu hango epaitegiak.

2005eko maiatzaren 4a
17:10
Entzun
Adoptatzea onartzen duten autoekesaten zuten erregistroan "bi amen abizenekin izena eman" ziezaieketela haurrei. Berdindu eta Alarde elkarteek jakinarazi dutenez, autoek zera diote: "Estatuakgizartean dauden bizikidetza modu guztien errealitateari erantzuteko egitekoa dauka".

Bestalde, Barakaldoko epaitegiak eskubide hori ukatu egin dio hirugarren bikote bati, legearen alderik estuena baliatuz. Hala ere, gay eta lesbiana elkarteek jakinarazi dutenez, legearen arabera, azkenean onartu egin beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.