Arrauna-Kontxarako sailkapen estropada (gionezkoak)

Bizkaiko hiru traineru ariko dira Kontxan

Portugaletek lortu du denborarik onena sailkatze estropadan. Orio, Kaiku, Bermeo, Hondarribia, San Pedro eta Tiran ere sailkatu dira.

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko abuztuaren 29a
19:03
Entzun

Aspaldiko partez partez Bizkaiko hiru ontzi egongo dira Kontxako Bandera lortzeko lehian. Portugalete izan da onena sailkatze estropadan, eta harekin egongo dira Kaiku, hirugarren gaurkoan, eta Bermeo laugarren. Bermeok gorriak ikusi ditu eta ziabogatik bueltan bere onena eman behar izan du. Haiek izan dira onenak poparean.

Orio izan da bigarren sailkapenean, Hondarribia bosgarren, San Pedro seigarren —Kontxan egongo da hiru urte geroago— eta Tiran zazpigarren. Galiziarrena izango da Euskal Herritik kanpoko traineru bakarra.

Atzetik, Astillero izan da zortzigarren eta San Juan bederatzigarren. San Juan kanpoan gelditu izana izan da ezusteko handiena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.