Bizkariansek hirugarren amaitu du Ohorezko Liga, bere lehen urtean

2012ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Gizonezkoen mailan bakarrik ez, emakumezkoenean ere goiko puntan dabil Bizkarians. Getxo Artea, Mungia eta Barakaldoko taldeen arteko hitzarmenetik jaio zen iaz, eta iragan sasoian Getxo Arteak Espainiako Ohorezko Ligan utzitako lekua bete du 2011-12 denboraldian. Ondo bete ere. Aitor Mezok zuzendutako taldea bikain aritu da, eta hirugarren postuan amaitu du liga. Duela hiru urte, berriz, Getxo Artea Ohorezko Ligako talderik onena izan zen.

Azken urteetan maila ona erakutsi arren, «zalantzaz beteriko etorkizuna» du emakumezkoen errugbiak, Etxebarriaren arabera. «Oso zaila da emakumezkoen harrobia sortzea, gutxiago direlako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.