NEGUKO OLINPIAR JOKOAK

Bjoerndalen, neguko jokoetako inoizko kirolari onena

Biatloilari norvegiarrak urrezko domina lortu du txandakako mistoan, eta bera da neguko olinpiar jokoetan domina gehien irabazi dituen kirolaria, hamahirurekin. 

Ole Einar Bjoerndalen. BERRIA
Julen Etxeberria.
2014ko otsailaren 19a
15:50
Entzun

Kostatu zaio, baina azkenean lortu du. Ole Einar Bjoerndalenek (Modum, Norvegia, 1974) lortu du hamahirugarren domina irabaztea. Gaur egin du, Sotxin (Errusia), txandakako mistoan urrea irabazita. Hala, bera da neguko olinpiar jokoetan domina gehien irabazi dituen kirolaria, hamahirurekin. Gaur arte Bjorn Daehlie herrikide eta iraupen eskiatzaile ohiarekin zegoen berdinduta hamabi dominekin. Urrezko zortzi domina, zilarrezko lau eta brontzezko bat. Horra Bjoerndalenen uzta ikusgarria. Uzta hori, hala ere, handiagoa izan daiteke, larunbatean beste domina bat irabazi baitezake txandakakoan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.