Blancok urrea, eta Agirrek brontzea, Munduko Kopan

2011ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
JUDOA. Euskal judokek lan bikaina egin zuten atzo Miamin (AEB), Munduko Kopako proban. 48 kiloz azpikoen mailan, Oiana Blancok urrezko domina irabazi zuen. Garaipen horrekin, oriotarrak gero eta gertuago du 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea. 63 kiloz azpikoen mailan ere domina bat eskuratu zuten euskal judokek. Yahaira Agirre getxoztarrak brontzea irabazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.