Frantziako Tourrerako entrenamendu txiki bat izan da gaurkoa, Dauphineko hirugarren etapakoa, eta BMCk erakutsi du oso talde indartsua daukala talde lanerako. Lehen erreferentzia puntuan denborarik onena lortuta, alde horri eutsiz irabazi du etapa, Rohan Dennis eta Tejay Van Garderen buru hartuta. BMCk lau segundo atera dizkio Astanari lan erdietan, eta lau segundoko tarte horrekin irabazi du etapa. Movistarrek, berriz, hemezortzi segundo galdu ditu hasieran, eta bost helmugan, behetik gorako saioa eginda. Taldearen lan onari esker, Rohan Dennis (BMC) jarri da lider, Van Garderen denbora berera duela. Gorka Izagirre (Movistar) da lehen euskalduna, zortzigarren postuan, bost segundora. Anneyron eta Sisteron artean, laugarren etapa jokatuko da bihar, 228 kilometrokoa.
Txirrindularitza
BMC, hasi eta bukatu
Astanak lau segundo galdu ditu Dauphineko 24,5 kilometroko taldekako erlojupekoan, eta Movistarrek bost. Rohan Dennis (BMC) jarri da lider.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu