Txirrindularitza

BMC izan da azkarrena taldekako erlojupekoan

Sky eta Quick Step izan dira bigarren eta hirugarren. Greg van Avermaet izango da lider berria.

2018ko uztailaren 9a
18:25
Entzun

Aurreikuspenak betez, BMC eta Skyren artean egon da taldekako erlojupekoaren garaipenerako lehia. 54.944 kilometro orduko abiaduran osatu dute Richie Porte eta haren taldekideek 35 kilometroko erlojupekoa. Hiru segundo gehiago behar izan ditu Chris Froomeren Skyk eta zazpi gehiago Quick Stepek. Taldekako erlojupekoaren onuradun nagusiei dagokienez, Adam Yatesek (Michelton-Scott) bederatzi segundoko atzerapena izan du, Tom Dumoulinek 11koa eta Rigoberto Uranek 35ekoa. Denbora gehiago galdu du Mikel Landa eta Nairo Quintanaren Movistarrek; 54 segundo hain justu. Atzerapen handiagoa izan dute Vincenzo Nibalik eta Romain Bardetek; 1.06 minutu eta 1.15 minutu, hurrenez hurren.

Tourreko sailkapen nagusia irabazteko borrokan Dumoulin dago oraingoz ondoen kokatuta, liderrarekiko 11 segundora. Mikel Landa murgiarra liderrarengandik 53 segundora dago. Bi segundo atzetik du Froome. Nairo Quintana da galerarik handiena duen faboritoa: bi minutu eta zortzi segundo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.