Frantziako Tourra

Boasson Hagenek irabazi du hamazazpigarren etapa

Hamalau txirrindularik egindako ihesaldian egon da hasieratik, helmugarako hamabi kilometro falta zirenean hartu du aurrea eta bakarrik iritsi da helmugara.

2011ko uztailaren 20a
17:04
Entzun

Edvald Boasson Hagenek (Sky) irabazi du Tourreko hamazazpigarren etapa. Eguneko ihesaldian egon da hasieratik, beste hamahiru txirrindularirekin batera. Horien artean zen Ruben Perez Euskalteleko txirrindularia ere. Perezek Sestrieresen gora erasoaldia egin du eta aurretik bakarrik joan da kilometro dezentetan. Helmugarako hamabi kilometro falta zirela iheslari taldeak harrapatu du Perez eta Boasson Hagenek hartu du aurrea.

Atzerago, tropelean ere izan da nahiko emozio etapako azken jeitsieran. Samuel Sanchezek (Euskaltel) eta Alberto Contadorrek (Saxo Bank) erasoa jo dute aldapan behera. Jonathan Hivert (Saur) eta Thomas Voeckler (Europcar) leku berean atera dira bidetik, baina segundu batzuk galtzeaz gain ez zaie ezer pasa. Voecklerrek jarraitzen du lider.

Bihar hemezortzigarren etapa jokatuko da, Pinerolo eta Galibier Serre-Chevalier artean. 200,5 kilometrokoa izango da.

Etapa     Irabazlea                                                    Liderra

1.-           Phillipe Gilbert (Omega Pharma)               Phillipe Gilbert (Omega Pharma)

2.-          Team Garmin-Cervelo                                 Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

3.-          Tyler Farrar (Team Garmin-Cervelo)           Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

4.-          Cadel Evans (BMC)                                    Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

5.-          Mark Cavendish (HTC)                               Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

6.-          Evald Boasson Hagen-ek (Team Sky)        Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

7.-          Mark Cavendish (HTC)                               Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

8.-          Rui Costa (Movistar)                                   Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

9.-          Luis Leon Sanchez (Rabobank)                 Thomas Voeckler (Team Europcar)

10.-        Andre Greipel (Omega)                              Thomas Voeckler (Team Europcar)

11.-        Mark Cavendish (HTC)                               Thomas Voeckler (Team Europcar)

12.-       Samuel Sanchez (Euskaltel)                       Thomas Voeckler (Team Europcar)

13.-      Thor Hushovd (Garmin-Cervelo)                  Thomas Voekcler (Team Europcar)

14.-      Jelle Vanendert (Omega)                             Thomas Voekcler (Team Europcar)

15.-      Mark Cavendish (HTC)                                Thomas Voekcler (Team Europcar)

16.-      Thor Hushovd (Garmin)                                Thomas Voekcler (Team Europcar)

17.-     Edvald Boasson Hagen (Sky)                        Thomas Voekcler (Team Europcar)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.