FUTBOLA

Boli Kostak irabazi du Afrika Kopa, 22 penaltiren ondoren

Hutsean amaitu dute finaleko partida Ghanak eta Boli Kostak.

Boli Kostako jokalariak, kopa irabazi izana ospatzen. BARRY ALDWORTH / EFE
2015eko otsailaren 9a
10:06
Entzun

120 minutu eta 22 penalti behar izan ditu Boli Kostak Afrika Kopako finala irabazteko. Golik sartu ez arren, partida bizia jokatu dute bi taldeek hasieran, eta Boli Kostako jokalariek lehen minutuetan erakutsitako nagusitasuna txikituz joan dira Ghanakoak pixkanaka.

90 minutuak hutsean amaituta, luzapena jokatu dute. Ghanak aukera argia izan du gola sartu eta kopa bereganatzeko, baina ez du aukera baliatu, eta penaltitan erabaki dute kopako garailea. Horrela ere kosta zaie berdinketa apurtzea, selekzio bakoitzak 11 aldiz jaurti behar izan baitu. Azkenean, Barry Boli Kostako atezainak penalti bat geratu eta berak jaurtitakoa sareratuta irabazi du kopa; herrialde horrek eskuratutako bigarrena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.