FUTBOLA

Boliviako selekzioa zuzenduko du berriz Xabier Azkargortak, 18 urteren ostean

1994an AEBetako Munduko Koparako sailkatu zuen taldea hautatzaile gipuzkoarrak.

2012ko uztailaren 17a
11:23
Entzun

Hemezortzi urte pasatu dira Xabier Azkargortak Boliviako selekzioa zuzendu zuenetik, orain gipuzkoarra Boliviako entrenatzaile da berriro. Carlos Chavez Boliviako Futbol Federazioko presidenteak izendatu du gaur euskal entrenatzailea kargurako.

Chavezek adierazi du aho batez aukeratu dutela Azkargorta kargurako, hilaren hasieran postua utzi zuen Gustavo Quinteros ordezkatzeko. Azkargorta pozik agertu da bigarren aukera horrekin eta bere helburua taldea 2014ko Brasilgo Mundialerako sailkatzea omen da. 

1994an AEBetako Munduko Koparako sailkatu zuen talde boliviarra hautatzaile gipuzkoarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.