ATLETISMOA

Bolt, paseoan finalera

Erraz helmugaratu da Bolt aurreneko; 20.18 segunduko denborarekin. Finalean izango dira, Bolt, Blake eta Weir jamaikarrak, Spearmon (AEB), Lemaitre (Frantzia), Quiñonez (Ekuador), Martina (Herbehereak) eta Jobodwana (Hegoafrika). Bihar jokatuko da atletismoko 200 metroko finala, 21:55tan. 

2012ko abuztuaren 8a
11:07
Entzun

Igandean atletismoko 100 metroetan urrea lepotik zintzilikatu ostean, metro gutxi batzuk falta zaizkio Usain Bolt jamaikarrari 200 metroetan nagusitzeko. Gaur, finalerako sailkapen proban, ez du batere irteera ona egin Boltek, ezta behar ere. Erraz, paseoan, helmugaratu da aurreneko; 20.18 segunduko denborarekin. Bihar jokatuko da atletismoko 200 metroko finala, 21:55tan. 

Marka horren azpitik korritu behar izan du Christophe Lemaitre frantziarrak. Ozta-ozta sailkatu da saioan hirugarren helmugaratu ostean. Egindako denbora onak ordea, ezin zuen utzi kanpoan: 20.03 segundu. 

Jamaikarrek, baina, ez dute arazorik izan. Yohan Blake lehenengo postuan sailkatu da, Bolt bezalaxe. Eta Warren Weir, bigarren, Martinaren atzetik. 

Boltek 200 metroetan urrea lortzen badu, orduan bai, olinpiar jokoetako historia idatziko du. Lehen atleta izango litzake bi urtez jarraian abiadurako bi titulo nagusiak irabazten: 100 metrokoa eta 200 metrokoa. Izan ere, Pekinen podiumeko gorenera iritsi zen jada jamaikarra. Carl Lewisek 100 metroko urreak eskuratu zituen Los Angeleseko (1984) eta Seuleko (1988) jokoetan, huts egin zuen baina Hego Korean jokatutako 200 metroko lasterketan. Bigarren gelditu zen, zilarra eskuetan. 

Finalean izango dira, beraz, Bolt, Blake eta Weir jamaikarrak, Spearmon (AEB), Lemaitre (Frantzia), Quiñonez (Ekuador), Martina (Herbehereak) eta Jobodwana (Hegoafrika).

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.