Lars Boomek irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako 15. etapa (Jaen-Cordoba, 167,7 kilometro), hamahiru laguneko ihesaldian parte hartu eta handik alde egitean. David Herrero sartu da bigarren, 1.36ra. Dominik Roels, 1.44ra. Beste iheskideak, 2.04tik aurrera. Tropel nagusia 25 minutura iritsi da.
Alejandro Valverdek segitzen du lider. Robert Gesink dago bigarren, 31 segundora. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) hirugarren, 1.10era. Ivan Basso laugarren, 1.28ra. Cadel Evans bosgarren, 1.51ra. Ezequiel Mosquera seigarren, 1.54ra. Besteak, bost minututik aurrera.
Bihar korrituko dute itzuliko 16. etapa: Cordoba-Puertollano (170,3 kilometro). Hirugarren mailako bi mendate izango dituzte.
Igandean bukatuko da Vuelta, Madrilen, eta ordura artean ostiralean eta larunbatean jokatuko dute probako garaipena: ostiralean lehen mailako hiru mendate izando dituzte -etapa ez da bukatuko gainean- eta larunbatean 27,8 erlojupekoa Toledon.
txirrindularitza
Boomek irabazi du Vueltako etapa, ihes eginda
Tropel nagusia 25 minutura heldu da. Ostiraleko mendiko etapan eta larunbateko 27,8 kilometroko erlojupekoan jokatuko dute itzuliko garaipena. Bi minuturen barruan daude lehen sei sailkatuak; Valverde dago lider.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu