Boonen da faborito gaur Flandriako Itzulian
TXIRRINDULARITZA. 93. Flandiako Itzulia jokatuko dute gaur. Lehia handia espero da, 260 kilometroko ibilbide gogorrean. Faborito bat nabarmentzen da guztien gainetik: Tom Boonen, 2006an eta 2007an proba irabazi zuena. Boonenek, hala ere, gertu zaindu beharreko aurkariak izango ditu: Stijn Devolder iazko irabazlea, Filippo Pozzatto eta Heinrich Haussler, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu